Gure Historia

This post is also available in: esEspañol euEuskara enEnglish

Balneario de Molinar urekin antzinian egiten zena ezezaguna da guretzat. Dena dela, XVIII mendean dokumentatuta agertzen da “Fumala” izeneko leku bat, ur naturaletatik gertu. Izen hau zihurrenik leku hartan ibaiko urak askatzen zuen lurrunarekin du zerikusia.

Esaten da XIX mendeko kronistek manantial termalak aurkitu zituztela XVIII mende amaieran.

Maximino Núñez –Balneario de Molinarreko sendagile zuzendaria 1872 argitaratu zuen “Memoria sobre las aguas termales acídulo-carbonicas sin hierro de Molinar de Carranza”. “… Ur horien onargarrien ondorioak nabaritu ziren frantziako abate batengatik, bere herrialdeko garapen politikoaren ondorioz, etorri zen Bollain herrian geratzeko, 2 kilometrora inguru uraren iturritik, eta nola animaliak bailarara sarritan joaten ziren ikusita, jakin ahal izan zuen animali hauek hara joaten zirela urak ibai ertzean uzten zituen gatz mineralak hartzera. Horren ondoren putzu batzuk egin zituzten uraren efektuak probatzeko eta oso ongarria zela ikustean, esparru itxiak sortu zituzten guztiek ur hauetaz gozatzeko.

Manantialak ugariak ziren, guztiak Bosobrón inguruan. Ur gehiago zeramatenak 145 libra ur minutuko zeramaten, bazeuden beste hainbat ur asko eramaten zutenak ere, 12,46 eta 20 oinetara.

1798. urtean, bailarako kontseilu eta erregimentuak eskatu zuenez, manantialeko ur botila batzuk eraman ziren proba kimikoak egin zezaten. Gainera, aterpe batzuk eraiki ziren hara bainua hartzera joaten ziren pertsonentzat eta zubi bat ur guztietara erraztasunez heltzeko.

XIX mendeko lehenengo hamarkadetan hainbatetan saiatu zen etxe bat eraikitzea bainuak hartzeko, baina guztietan baztertu zuten ideia ibaiak zeraman ur kantitatea ez zelako konstantea eta igoerak handiak zituen.
1930. urtean, Bizkaiako udalak, ibai ondoetan egindako bainuen egoera txarra ikustean, uraren analisi berri bat eskatu zion D. Juan Higinio de Arenazari eta bainuentzako eraikin bat egiteko planak pentsatu zituzten. Zoritxarrez, momento hartako gatazka politikoak eta lehen karlista mundo gerraren hasierak proiektua aurrera ez eramatea eragin zuen.

1845. urtean udalak Rafael Guardaminori eman zion manantialen jabetza eta lurreraren parte. Rafaelek, hasieran Karrantzako biztanle batzuen laguntzaz eta ondoren bere kabuz, bainuetxea eraikitzen hasi zen. Lehenik, ibai nagusiaren norabidea aldatu zuten, laku txiki bat eraikiz manantialak ez desagertzeko eta ibaiaren ur kantitate igoerak kalterik ez sortzeko.

Miguel Zapater Jerez (bainuetxeko sendagile buruzagia) idatzi zuen 1868. Urtean: “…manantial hauteako urak 4 gela zabalen artean banatu ziren, bakoitzak bere gela desberdinekin eta denak bide ematen zuten zain gela handiago batera. Hau guztia aintzinian egindako esparru txikietatik abiatuz. Beste aldetik galería handi bat zegoen makina bat logelekin bi aldetara. Termen ate nagusia irteera ematen zuen baratz zabal batera bezeroak paseo bat har zezaten. Zelai honen erdian bazegoen kiosko bat ur mineralaren ibilbidea ixten dueña, eraikinaren barruan erabiltzeko edo edateko. Geroago, gero eta jende gehiago hasi zen joaten eta haien baldintzak gero eta zehatzagoak ziren. Horregatik eraikina hobetu zuten, beste solairu bat eginez, hainbat logelekin altzari onenetarikoekin prestatuta, ispilo handi, gaueko mahaitxoak…etab”.

1849. urtean gobernuak urak erabilgarriak zirela deklaratu zuen eta D. Hilarioón Ruguma zuzendari izendatu zuen, momentu hori arte Azkoitiako bainu batzuen ugazaba izan zena.

1890. urtean eraikina eraberritu zuten. Eraikuntza osoa zabaldu eta erreformatu zuten, Severino Achúcarro arkitektu bilbotarraren esku utzita eta altzarien erreforma eta gelen apainketa Sr. Elorzak egin zuen.

1911. urtean, Ramón Bergé Guardaminoren semea, Ramón Bergé Salcedok, erreforma berriak hasi zituen. Bainuetxe osoan instalazio elektrikoa jarriz, parkea handituz eta osasun aparatuak ezarriz. Horrela atzerriko bainuetxe hoberenetarikoekin parera geratuz.

1913. urtean Bilbon eraiki zen Sociedad Termas de Molinar de Carranza. Hau sortu egin zen bainuetxeari ahalik eta probetxu gehiago ateratzeko.

Urte berdin hartan, madrileko egunkarian agertu zen “La Época“, abuztuak 5, bainuetxeari buruz artikulu bat:

 

“Bainuetxe honen egoera miresgarria da, dauzkan bista zoragarriak eta konfort handia eskaintzen dueña. Honek egiten du, ibaiko uraren laguntzaz, urtero bere bezero zenbakia handitzea“.
Molinar de Carranzako urak edarietan, bainuetan, dutxetan…etab erabili daiteke. Gainera 1907. Urtean hainbat gela eraiki ziren pulberizazio eta inalazioetarako.

Pinilla doktoreak esan duenez, bainuetxe hay Espinian dagoen bakarra da non ur hauek arterietan eta artikulazioetan dauzkagun mugimendu arazoak konpontzen laguntzen duten.

Sukaldaritza zerbitzua fama handia dauka Espainia osoan. Hau bainuetxearen prestakuntza eta dedikazioagatik da. Beti izan dute sukaldari on bat, edonorren eskaerak asetzeko gai izan dena. Gaur egun festa itzelak prestatzen dira, eta alokatutako logela kopurua ikusiz, esan genezake Molinar de Carranza aurten gehien bisitatu den bainuetxea da.

XX. mendearen hasieran zehar, turista mordo bisitatu dute egoera ekonomiko desberdinak izanda. Askotan behartu egiten zituzten arsitokrata eta burgesak bainua hartzera garai hartan. Bainuetxe honetatik adibidez persona garrantzitsuak pasatu dira, haien artean: D. Antonio Maura (ministro kontseiluaren zuzendaria), Sr. Arias Miranda (grazia eta justicia ministroa) Sr. Aznar diputatua, Vitoriako obispoa, Nozaledako arzobispoa, Azorín nobelagile eta dramaturgoa, lmarázeko kondea, Zubiriako kondesa, Valdel-Aguila kondeak, Yanduriko markesak, Monsieur Skybak (Noruegako negozioen burua), Sta. Concepción Heredia (S.M. el rey-ren andrea), Basualdo argazkilaria, etab.

1936. urtean, gerra zibila hasi zenean, errepublikako armada Molinarreko bainuetxeak hartu zituzten, non preso politikoak kartzelatzen zituzten. Ondoren, hospital modura erabili zen, 165 zaurituentzat lekuarekin, ambulantzia eta kotxeekin zaurituak garraiatzeko. 1938. Urtean, armada han egon ondoren, bainuetxea presoentzat erabili zuten.

 

 

1940. urtean, “Direccion General de Seguridad y Exteriores” bainuetxea erabili zuten errefuxiatuak babesteko. 1944arte, zaintzapean, zibilak eta militarrak ongi etorri zituzten. Azken hauek Portugal eta Gibraltarretik pasatuz, Londresera edo Hego Afrikara heltzen saiatu ziren, armada aliatura batzeko.

1944. urteko amaieran, Miranda de Ebroko 500 alemaniar transferitu zituzten, 40 urte baino nagusiagokoak. Gero, nagusiengatik aginduak heldu zitzaizkien Espainiara pasatzea esanez. Bainuetxean askatasun erregimena zuten 1946. urteko urtarrilararte. Orduan, Miranda de Ebrora bidali zituzten berriro, handik Berlinera eramateko otsailaren lehen astean.

1944. urteko amaieran, Miranda de Ebroko 500 alemaniar transferitu zituzten, 40 urte baino nagusiagokoak. Gero, nagusiengatik aginduak heldu zitzaizkien Espainiara pasatzea esanez. Bainuetxean askatasun erregimena zuten 1946. urteko urtarrilararte. Orduan, Miranda de Ebrora bidali zituzten berriro, handik Berlinera eramateko otsailaren lehen astean.

1948-1949. urteetan, Karrantzara “P.P.Palotinotik” (Sociedad del Apostolado Catolico) apaizak etorri ziren bainuetxean geratzeko, Karmen de la Quadra Salcedok gombidatuta.

1952. urtean Colegio del Sagrado Corazón de Jesús sortu zuten, gazteentzat, urriaren 6an hasi zirela klaseak 15 ikaslerekin. 1957. urterarte iraun zuena. Urte horretan, bainuetxea salgai jarri zen eta P.P.Palotinos karrantzatik joan ziren.

1960. urtean P.P.Palotinos Karrantzara bueltatu ziren berriz ere, bainuetxeko propietateaz jabetuz, ikasketa klaseekin jarraitzeko. 1964. urtean , filosofia ikasketak eskaini ziren gazteentzat komunitatera sartu nahi zutelako. 1967 eta 1976 urteen artean eskola-etxe modura ezarri zen.

Teléfono: 94 680 60 02

 

Email: inforeservas@casavicentepallotti.com